| | Jardunaldi teknologikoa Tolosako ORIXE institutuko ikasleekin2010/05/20
Apirilaren 23an, Orixe Institutuko Batxilergoko 1.mailako ikasleak, mekanikako instalazioak bisitatu eta mekanizatzeko aukera izan zuten. Bertan, pieza bat torneatu eta beste bati planeaketa eta zulaketak egiteko aukera izan zuten, bai tornuan eta bai fresatzeko makinan.
Euskararen erabileraren normalkuntza proiektua2010/04/29
Urteak dira jada Tolosaldea GLHBI euskararen normalkuntzarako proiektua lantzen ari dela. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bideratutako proiektu honetan, Ulibarri proiektuan, lanean ari garen ikastetxeek egindako lanari esker aurrerapenak egin dira, baina euskarak egin beharreko bidea “iraupen froga” bat da, beraz, lanean jarraitu beharra dugu euskarak, esparru guztietan, merezi duen presentzia eta erabilera-maila lortzeko eta gure zonalde honetan “euskaraz bizi” leloa errealitatea bihurtzeko. Gure ikastetxea D eredukoa da, baina euskararekin eta euskal kulturarekin dugun konpromezua ez da klaseak euskaraz ematera mugatzen, urrutiago doa, ikastetxeak euskara eta euskal kultura bultzatzeko konpromezua da. Horretarako hainbat esparrutan egiten dugu lan: Bestalde, lanbide heziketako ikastetxea garen aldetik, enpresekin ditugun harremanak baliatuz, enpresa mundua euskaratzeko gure hondar alea jartzen ahalegintzen gara gure ikasleen praktiken bitartez eta langabetuentzako eta langileen prestakuntzarako ikastaroak euskaraz egiteko aukera eskainiz. TOLOSALDE GLHIko ikasleak "Gipuzkoa Encounter"en2010-04-23
Martxoak 18-tik 21-ra gipuzkoa encounterren laugarren edizioaren antolaketan parte hartu zuten Informatika zikloko lehenengo kurtsoko ikasleak. TOLOSALDEA GLHIko ikasleak Europan zehar2010/04/16
Urtero bezala ikastetxe honetako 13 ikasle ERASMUS eta LEONARDO da VINCI bekei esker Europako hainbat enpresetan diardute bere espezialitateko lan-praktiketan. (Hiru hilabete) Galdaragintzak zilindro kurbatzaile berria estreinatu du2010/03/16
Tolosaldea G.M.B.L.H.I Galdaragintzako departamentuak bere zilindro kurbatzaileen parkea hobetu du. Azken erosketa Birliz-Durma bat izan da. Hiru errodilo asimetrikoko zilindro kurbatzaile motorizatua da, eta orain arte kurbatzen ez ziren espesoreak mekanizatzeko bidea emango du. Soldadura eta Galdaragintza tailerrerako Robot berria2010/02/10
Tolosaldea GLHIko Soldadura eta Galdaragintza tailerrak soldadura robot berria du. Robot honek, ABB etxekoak, 6 ardatz ditu eta beste 2 ardatz eta 250 Kg-ko gaitasuna duen kokatzailea. Robot berri honekin, Soldadura eta Galdaragintza (Erdi Maila) eta Eraikuntza Metalikoetako (Goi Maila) gure ikasleen heziketa zabalduko da.
Metrologia jardunaldia eta laborategien erabilera eskaintza2010/01/22
Abenduaren 17an gure ikastetxeko metrologia laborategiko baliabideen erakusketa iardunaldi bat burutu zen. Bertara Tolosadeako hainbat enpresa bertaratu ziren eta ekintzaren helburua, enpresei ikastetxeko metrologia laborategian dauden baliabideen erabilera eskaintza bat egitea izan zen. Ekintzan batez ere beso neurtzaile eramangarria eta hiru ardatzeko makina azaldu ziren eta bertan enpresei eman dakiekeen erabilera argitu zen. Bertaratu ziren enpresak honakoak izan ziren: Otsabio, Pasaban, Lantier, Iturbe, Obeki, Voith, CAF eta Talleres Gorri. Odola eman eta lagundu bizitzen2010/01/12
Otsailearen 5ean, institutuan odola emateko aukera izango da
Datorren Urtarrilaren 27an Gipuzkoako Odol Emaileen Lehendakaria den Sabin Urelay Uranga Jaunarekin bilera informatibo bat izango dugu aurtengo kanpainaren helburuak argitzeko.
Euskal Forging enpresara bisita2009/12/22
Abenduaren 2an, 1ME2 A eta B taldeetako ikasleekin, Euskal Forging enpresak Iruran duen lantegira bisita egin genuen. Bertan joskerarik gabeko eraztunak egiteko prozesua erakutsi eta azaldu ziguten. Krisi garaian burtsan inbertitzen?2009/12/17
Tolosaldea GLHIko administraritzako ikasleek txapelketa bat antolatu dute Usurbilgo GLHIko administraritzakoen aurka, “Balore burtsan inbertituz nork ateratzen duen etekinik onena”. Txapelketa hau bideokonferentziz jarraituko dugu. 20.000 € (fiktizio) inbertituko dituzte balore burtsako IBEX-35ean abenduaren 4an hasi eta otsailaren bukaera arte. Nork aterako ote du errentagarritasunik altuena? Irabazleak noski!
| |||||