Euskararen erabileraren normalkuntza proiektua

  • 2010/04/29 |
  • Arantza Goenaga

Urteak dira jada Tolosaldea GLHBI euskararen normalkuntzarako proiektua lantzen ari dela. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bideratutako proiektu honetan, Ulibarri proiektuan, lanean ari garen ikastetxeek egindako lanari esker aurrerapenak egin dira, baina euskarak egin beharreko bidea  “iraupen froga” bat da, beraz,  lanean jarraitu beharra dugu euskarak, esparru guztietan, merezi duen presentzia eta erabilera-maila lortzeko eta gure zonalde honetan “euskaraz bizi” leloa errealitatea bihurtzeko.

Gure ikastetxea D eredukoa da, baina euskararekin eta euskal kulturarekin dugun konpromezua ez da klaseak euskaraz ematera mugatzen, urrutiago doa, ikastetxeak euskara eta euskal kultura bultzatzeko konpromezua da.

Horretarako hainbat esparrutan egiten dugu lan:
* Sortutako dokumentazio guztia euskara hutsean edo elebietan sortuz
* Gure paisaia linguistikoa zainduz euskararen aldeko giroa sor dezan
* Ikasmaterialak euskaraz sortuz eta zabalduz (moodle plataformaren bitartez, bideokonferien bitartez,…)
* Gure ikasleen eta irakasleen euskararen ezagutza eta kalitate-maila hobetzearren hainbat ekintza antolatuz
* Gelaz kanpoko ekintzetan euskarak presentzia izan dezan ahaleginduz,…

Bestalde, lanbide heziketako ikastetxea garen aldetik, enpresekin ditugun harremanak baliatuz, enpresa mundua euskaratzeko gure hondar alea jartzen ahalegintzen gara gure ikasleen praktiken bitartez eta langabetuentzako eta langileen prestakuntzarako ikastaroak euskaraz egiteko aukera eskainiz.

null

null