Apirilaren 23an, Orixe Institutuko Batxilergoko 1.mailako ikasleak, mekanikako instalazioak bisitatu eta mekanizatzeko aukera izan zuten. Bertan, pieza bat torneatu eta beste bati planeaketa eta zulaketak egiteko aukera izan zuten, bai tornuan eta bai fresatzeko makinan.
Ondoren CNC bidez pieza bat nola programatzen den eta nola exekutatzen den ikusi zuten eta bukatzeko CAD-CAM-eko prozesua nola izaten den ezagutzeko parada ere izan zuten . UNIGRAPHICS programa erabiliz, ikusi zuten nola diseinatu eta mekanizazioa simulatzen den eta ondoren programa nola sortzen duen software-ak .
Azkenik, aurrez diseinatutako pieza, abiadura handiko makinan mekanizatu genuen.
Gure alorrean jarduna bukatu ondoren galdagarintzako alorrean jarraitu zuten.