SARRERA

Tolosaldea Goimailako Institutua lanbide heziketako ikastetxe publikoa da, Tolosako Santa Luzia auzoan kokatuta dago Santa Luzia Ikasgunea eratuz Samaniego Ikastetxea eta Orixe Institutuarekin batera.

Tolosaldea Goimailako L.H. Institutuak zonaldeko ikaslegoari "D" ereduko Heziketa Zikloak eskeintzen dizkie.

Langilei eta langabetuei eskeinitako Etengabeko Prestakuntzan ikastetxearen esperientzia zabala da baita ikasleek enpresetan egiten dituzten praktiketan ere.

HISTORIA

Tolosaldea Goimailako L.H. Institutuaren jatorria mende hasierako "Escuela de Artes y Oficios"-en  koka dezakegu. Geroago Lan Eskola modura jarraitu zuen  eta 1955etik aurrera Maestria Eskola modura.

Santa Luzia auzoko eraikuntza berrira mugitzeak eta EEMM Institutu bihurtzeak ,instalazio hobeak eta garrantzi handiagoa ekarri zizkion ikastetxeari.

80.hamarkada erditik aurrera ikastetxea enpresa mundura gerturatzen hasi zen, alternantzia  praktikak martxan ipiniz proba modura. Garai horretan bertan ere, hezkuntzaren erreforma aldez aurretik abiarazteko konpromisua hartu zuen ikastetxeak.

98.urtean Hezkuntza Sailak EAEko Mapa Eskolarra  birrantolatu zuen eta ikastetxeak Lanbide Heziketa Insitututu maila hartu zuen, Etengabeko formazioa (langileentzat)  eta Zikloak eskeiniz.

Hezkuntza Saileko dekretuaren arabera gure ikastetxea Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarearen barruan dago 98.urteaz geroztik, azken hauen betebeharra Lanbide Heziketaren Euskal Planaren garapena gauzatzea delarik.

2001eko uztailean Hezkuntza Sailak Tolosaldea Goimailako L.H.Institutua, ikerketa eta esperimentazio ikastetxe izendatu zuen, GUNEKA deituriko proiektua garatu asmoz; GUNEKAren helburua Hasierako eta Etengabeko Lanbide Heziketa  ematen duten ikastetxeen funtzionamendu eta antolaketa modu berrien ikerketa da.

Honetaz gain, TKnikarekin (kalitatearen hedakuntzan) , inguruko enpresa eta administrazio publikoekin Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran eta  LANBIDErekin (euskal enplegu zerbitzua) elkar lanean dabil.