Proiektuak

Ikastetxeko kalitate sistema kudeatzeko aplikazio informatikoaren ezarpena

2009/10 ikasturtearen hasieran - 2011. urtearen bukaeran

Gure ikastetxeko kalitate sistema kudeatzeko aplikazio informatiko bat martxan jarri nahi dugu.

Elearning hezkuntza: moodle

2008/09/30 -

Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da), course management system edo learning management system ingelesez. On line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.

Moodle Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura da (Objektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra).

Moodle-ek pedagogia konstruktibo soziala bultzatzen du. Bere arkitektura eta aplikazioengatik online klaseentzako egokia da, baina baita ere klasean irakasleak irakatsitakoa hobetzeko eta sakontzeko.

LEHIBERRI

Lehiberri: Tolosaldea bailaran lehiakortasuna bultzatzeko 2007 foro hau osatu zen. Bere partaideak azaltzen dute zergatia. 8 enpresa, sektoreka ordezko bat, 2 lanbide heziketako institutuak , 3 alkate eta Tolosaldea Garatzen Agentzia. Parte hartze honek Tolosaldeako zenbait erabaki eta informazio garrantzitsu etorkizuna hobetzeko hartzen diren foro batean egotea  bermatzen digu.

GOIKERRI PLUS

2009/03/24 -

Goikerri Plus:  Zenbait ikastetxe  ikusi dugu  enpresei  ematen zaion zerbitzua hobetu edo osatu egin behar zela. Hau dela eta 6 ikastetxe  gu barne eta Lanbide heziketako sailburuordetzaren laguntzarekin hiru urteko proiektu batean sartu gaude 2008-2010.
Proiektu honen helburuak hauek dira: formazio beharren diagnosia eta zenbait proiektuaren garapenak enpresei egiteko, formazioa jaso, eta enpresetan ezarri. Era honetara enpresei lagundu  bere lehiakortasuna hobetzen , batez ere Pyme eta mikropymeri eta beste aldetik ikastetxearen integral noranzkoa indartzen joan.Une honetan 6 diagnosiak egin ditugu eta baita ere 3 proiektu garatzen ari gara.

Agenda 21

2006/09/01 - 2008/06/30

Eskolako Agenda 21, ikastetxe eta inguruaren iraunkortasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak, udalekin batera, aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza plana da.

Tolosaldeako ikastetxe guztiak, "Ikastetxeetako AGENDA 21" osatzen dute, honetan zenbait gai aztertu eta ikasleekin ekintzak burutzen ditugu.

Prozesuen bidez Kudeatzeko Sistema

2007/02/06 - 2008/07/18

Gure ikastetxea kudeatzeko berezko eredu bat diseinatu behar dugu L. H. Sailburuordetzak proposatu duen eredua erreferentzi moduan hartuta.

Ikasgune programa

2006/09/01 - 2008/09/01

Lanbide heziketa ikastetxeetan irakasleak ikasleen eguneroko jarraipena egin ahal izateko programa informatiko bat da, eta besteak beste, irakaslearen kuadernoaren ordezko lanak egiteaz gain, ikasleek bere notak eta asistentziak etxetik ikusi ahal izateko. Horretaz gain, irakasleak programazio osoa bistara izango du egunero egin behar duenaren berri, eta abar.

Gatibu ataria

2006/09/01 - 2007/12/01

Behin eskolako WiFi sarea ezarrita, haririk gabeko komunikazioak berez dituen ahuleziei aurre egiteko sistema bat instalatzea erabaki zen. WiFi sarearen babestea gatibu atari izenez ezagutzen den teknologia ezarriz lortu dugu. Sistema berria ezarrita dago eta bere abantailak informazioaren segurtasuna (komunikazio zifratua) eta baliabideen gaineko kontrola dira. Proiektu hau Lanbide Heziketako beste institutu batzuekin elkarlanean eraman da aurrera, Tknika eta Sarematica enpresaren laguntzarekin.

Informazioaren segurtasunaren kudeaketa sistema. ISO27001

2206/10/30 - 2007/11/30

Ikastetxean hainbat informazio erabiltzen dugu (ikasleen datuak, notak, irakasleen datuak, ..) modu seguru batean egin behar dena. Segurtasun hau ikastetxeak bermatu behar du.

Gure lanean kudeatzen eta erabiltzen dugun informazioa eta ezagupena (ikasleen espedienteak, azterketak, apunteak,...) modu seguru batean kudeatzeko erraminta bat ezartzea du helburu  proiektu honek. Erabiliko den norma nazioarteko ISO27001 estandarra da. ISO27001 normaren bidez, ikastetxeak metodologia bat izango dugu informazio sistemen segurtasuna (batik bat erabilgarritasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna) bermatzeko.